Irailaren 29tik urriaren 1a arte, Orkoiengo Andia Hotelean, Espainiako Rett Sindromearen Elkarteak Rett Sindromea duten familien topaketa antolatu du.
Egun horietan, familiak elkar ezagutzen joanen dira, topaketa txikiak eginez, eta haien bizipenak kontatuko dizkiote elkarri.
Azkeneko egunean, hau da, igande honetan, goizeko 11:45ean, Barañain Abesbatzak itxiera ekitaldia dela eta, kontzertu txiki bat emanen du.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Rett Sindromearen Familien Elkarteari gure melodiak haiekin konpartitzeko eta haiek gehiago ezagutzeko aukera emateagatik.