Iruñea, 1970. Musika-trebakuntza Iruñeko Sarasate Kontserbatorioan eta Baionako Kontserbatorioan egin zuen. Goi-mailako ikasketetan bikain atera eta urrezko domina eskuratu zituen, hala oboeko espezialitatean nola ganberako musikako espezialitatean.
1994an Rerum Novarum hirukotea osatu zuen eta hainbat kontzertu eman zituen berarekin estatuan.
1995ean eta 1996an, oposizio-lehiaketa bidez oboeko irakasle-plaza eskuratu zuen Barañaingo musika-eskolan eta oboe-jole plaza La Pamplonesa musika-taldean. 1997an, oboe-irakasle plaza eskuratu zuen Joaquín Maya musika-eskolan. Eskola horretan lehen aldiz oboe-eskolak ematen hasi zen eta zortzi urtez jardun zuen bertan. Aldi berean, Azkoiengo eta Berriozarko eskoletan ere oboe-eskolak eman zituen.
1997an Euskadiko Orkestra Gaztean sartu zen eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta Baionako Côte Basque Orkestrarekin ere jardun zuen.
1998an Sine Nomine musika-tailerra sortu eta 2003ra arte zuzendu zuen. Ahozko talde horrekin estatuko eta nazioarteko lehiaketak irabazi zituen, besteak beste Rodasekoa (2001), Arezzokoa (2002) eta Espainiako Musikari Gazteen Lehiaketa Iraunkorra. 2001etik 2003ra bitartean Iruñeko Ganbera Abesbatza zuzendu zuen.
1998ko urritik 2003ko ekainera bitartean Barañaingo Abesbatza zuzendu zuen eta hainbat emanaldi eman ditu berarekin Lizarran, Zumaian, Baionan, Iruñean, Tolosan eta Sabadellen, besteak beste. Hain zuzen ere, abesbatza horrekin eskuratu zuen Autoleko (Errioxa) Abesbatzen XIII. Festibaleko Hirugarren Saria eta nahitaezko obraren interpretazio onenarentzako Sari Berezia 2000ko ekainaren 16an eta 17an.
2001eko abenduan, Beriaingo (Nafarroa) Eguberriko Kanten XXVI. Lehiaketako Lehen Saria eskuratu zuen eta, 2002ko maiatzean, Arrigorriagako (Bizkaia) Abesbatzen IV. Lehiaketako Lehen Saria.
Azkenik, 2005ean berriro ere hartu zuen bere gain Barañaingo Abesbatzaren zuzendaritza. Urte horretan bertan hasi zen oboea irakasten Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan, eta bertan jarraitzen du gaur egun ere.
Barañaingo Abesbatzako zuzendari gisa diharduen bigarren etapa honetan, abesbatza Vatikanora bertara eraman du, eta Felguerako (Asturias) La Mina y la Mar nazioarteko VIII. Sarian, eskualdeko obra baten interpretaziorik onenarentzako Axuntabense Saria irabazi. 2008ko azaroan, Avileseko Abesbatzen Nazioarteko XXV. Lehiaketan Bigarren Saria eta Rosa Maria Tarruell Sari Berezia lortu zituen eta, 2009ko urrian, Burgoseko Antonio Jose Abesbatzen VIII. Lehiaketa Nazionalaren Lehen Saria. 2011n eskuratu zuen lorpenik handienetako bat: Zumarragako Antiguan Lehen saria eta Tomas Garbizuren obra baten interpretaziorik onenarentzako Saria («El eco de una habanera» obrarekin). Horri esker, 2012an Abesbatzen Sari Nagusian hartu ahal izan zuen parte.
2016an Ejea de los Caballeroseko Abesbatza Lehiaketan hartu zuen parte eta abesbatza-zuzendari onenaren saria eskuratu (sari hori ematen zen lehen urtea).