Irakasle maitagarri eta lagun minaren hileta elizkizunetan parte hartu ondoren, Sarak eta Adelak gutun bana eta misterioz beteriko kutxa bat jaso zituzten ondare gisa bihotzeko lagun zenaren partetik. Kutxan, irakaslearen bizitza eta haren ametsak topatu dituzte. Pixkanaka-pixkanaka kunturatzen dira irakasle zenak eginiko lanaz, oraindik ere, gizonen esparrutzat hartzen den arlo horretan, eginiko bidaiez, lagunez, haren harremanez, baina batez ere musika-eskola sortzeko eta haren ikaskeek ametsak eta garapen pertsonala lortzeko asmaturiko metodologiaz.
Horregatik, historiaren zehar, ametsak erdiesten eta ondorengoek lanean segitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak sortzen saiatu diren emakumezkoak dakarzkigute, komediaren bidez, Barañain Abesbatzak eta TDiferecia taldeak.
Emakumearen kontrako indarkeriarik EZAren nazioarteko eguna, azaroaren 25ean, ospatuko da, hau dela eta, “Mujeres con dos bemoles” oholtzara igoko da, azaroaren 23an, 24an eta 25ean eta lan hau ikusteko aukera izanen da Burlatan, Atarrabian eta Ribaforadan, hurrenez hurren. Nafar Kutxa Fundazioak babesten du ekitaldia.