Gure lagun Angel Indak eta Armonia Rondalla elkarteak zenbait abesbatzaren topaketa antolatu dute Maria de Maeztu Artikako kultur etxean (Berriobeiti).
Arratsaldeko 7etan, Berriozarko “Elkarrekin” abesbatzaren, Iruñeko “Viva la Musika”abesbatzaren eta Barañain Abesbatzaren eskutik habanerak eta polifonia entzuteko aukera izanen da.
Kultur proposamen hori gustuko izatea espero dugu.
Sarrerak Berriobeitiko Udalaren kultur agendan eskuragarri izanen dira.