2022ko azaroaren 19an, Santa Zezilia musikaren zaindariari omenaldia eginen diogu Barañain Auditorioan.
Musika bizi dugu, eta berrogei urte bete ditugula, oraindik gazteak garela eta abesbatzako aintzindariek haien ahotsak elkartu zituzten garai haietan zuten ilusio berarekin ari garela jakiteak pozez betetzen gaitu.
Oraingo honetan, musika bihotzaren hizkuntza unibertsala izatearen arrazoiaz ohartuko zarete, belaunaldi ezberdinetako abeslariak elkartuko baikara.
Han espero zaituztegu.
Sarrerak Barañain Auditorioan bertan izanen dituzue eskuragai.