Nola sortzen ditu kantak musikagile batek?

“Musikaz hitz egin dezagun” Barañaingo Abesbatzaren proiektu berrian parte hartzeko pertsonak aukeratzeko orduan, konfiantza, sinpletasuna, eta argia izatea hartu dugu kontuan.

Abesti baten sorkuntza nondik hasten den, melodia nola sortzen den, autoreak abestiarekin zer transmititu nahi duen, non bilatzen duen inspirazioa eta abar. Publikoak hori guztia ulertzeko eta entzuteko aukera izanen du; izan ere, azaroaren 25ean, Santa Zezilia egunean, Barañaingo Auditorioan plazaratuko dugun obra horretan parte hartuko duten konpositore batzuk izanen dira hori guztia azaltzeko. 

Luxua izanen da guretzat konpositoreek haien obrak azaltzen entzutea, eta horrez gainera, gure arima eta burmuina konektatu ahal izanen dugu.

Sarrerak Barañaingo Auditorioan izanen dituzu eskuragai.

Barañain Abesbatza Beste ekitaldi batzuk

Guk erabiltzen ditugun cookiak geureak nahiz besteenak izan daitezke, Internet-en egindako ibilaldia atseginagoa izan dadin.
Internet-en, gurekin jarraitzen baduzu, gure cookie-kudeaketari ongi deritzozula pentsatu behar dugu.