Gareseko Emilio Arrieta abesbatzak urtero antolatzen du “Emilio Arrieta” izeneko musika emanaldia. Aurten, Emilio Arrieta musikari ospetsua orain dela 200 urte jaio zela ospatuko dute. Hiru abesbatzak hartuko dute parte emanaldi horretan: Galar zendeako abesbatzak, Barañain abesbatzak eta Emilio Arrieta abesbatzak.
Barañain abesbatzak, ekainaren 19an, arratsaldeko 8etan, Garesko Santiago elizan arituko da, Juan Marcos Cano piano-jotzaileak lagunduta.