2019-2020 ikasturtea ate joka dugu, eta gu pozarren.
Emanaldiz jositako joan den ikasturteari aurre egin ondoren eta ekainean eskaini genituen kontzertu hunkigarriak egindakoan, merezitako atsedena hartu genuen. Eta berriz ere, hemen gara aritzeko prest.
Ikasturte hasieran erakutsiko dugu eritasunak ez direla oztopo musika gozatzeko, eta horretarako, Santa Zezilia egunean antolatu dugu kontzertu bat. Oraingo honetan, Barañain Abesbatzak hurbiletik ederki ezagutzen duen “Rett” sindromea hobeki ezagutarazteko.
Aukera berdinak denontzat.