Pozez eta ilusioz beterik itzultzekoak gara agertokira are gusturago, azkenean gure herritik kanpora ateratzen ahal garelako.
Pandemia bizi dugun honetan, musikak besteenganako bideak eta zubiak zabaltzen laguntzen du, alegia, pertsonak elkartu daitezen laguntzen du, nahiz eta zuhurtziaz jokatu behar den eta segurtasunezko neurriak zorrotz bete.
Irailaren 25ean, “Ciudad de Ponferrada” VI. Habanera jaialdian, Coral Barañain Abesbatzak, A Coruñako “El Eco” polifonia abesbatzarekin eta Solera Berciana abesbatzarekin batera.
Jaialdia Bergidum udal antzokian izanen da, arratsaldeko 8etan. Edukiera mugatua izanen da, eta segurtasunezko neurriak beteko dira.
Jaialdia Ponferradako Udalak, Bergidum udal antzokiak eta Berciana Solera abesbatzak babesten dute.
Sarreraren prezioa 5 eurokoa da, eta txarteldegian eta esteka honen bidez eskuratzen ahal dira: