Barañaingo hainbat entitatek euskararen alde eginiko lanak aitortu ditu Bai Euskarari Elkarteak.

Martxoaren 15ean,  Bai Euskarari Elkarteak Barañaingo zenbait entitatek urtean zehar euskararen alde  eginiko lana aitortzeko ekitaldia antolatu zuen,  eta bertan ziurtagiriak banatu zituen. Guztira 36 entitate, saltoki, taberna eta  kultur-elkarte izan ziren ziurtagiria jaso zutenak, horien artean, Barañaingo Abesbatza.

Barañaingo Abesbatzak eskerrak eman nahi dizkio Bai Euskarari Elkarteari jasotako laguntza bikainagatik euskararen aldeko lanean.

Barañain Abesbatza Beste ekitaldi batzuk