Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak Barañain Abesbatzak euskararen alde eginiko lana aitortu du

Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak Barañain Abesbatzak euskararen alde hartutako konpromisoengatik eta horien berri zabaltzeagatik esker ona erakutsi digu.

Joan den martxoan, Barañaingo udaletxean, beste 39 entitaterekin batera, gure elkarteak Euskararen ziurtagiria jaso zuen, “Euskararen bidean” mailakoa, Bai Euskararen Ziurtagiriaren elkarteko zuzendari Rober Gutiérrezen eskutik eta Barañaingo alkate Oihaneder Indakoetxearen eskutik.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu Barañaingo Bai Euskarari ekimenean ari diren guztiei,  guk hartu ditugun konpromisoak gauzatzen laguntzeagatik.

Barañain Abesbatza Beste ekitaldi batzuk

Guk erabiltzen ditugun cookiak geureak nahiz besteenak izan daitezke, Internet-en egindako ibilaldia atseginagoa izan dadin.
Internet-en, gurekin jarraitzen baduzu, gure cookie-kudeaketari ongi deritzozula pentsatu behar dugu.