Urriaren 15ean, Barañain Abesbatzak 40. urteurrena ospatuko du zenbait lagunekin. Ospakizunean parte hartuko dute Iruñeko El Salvador errondailak, Barañaingo Euskal Kantak taldeak, Añorbeko abesbatzak, Larragako San Miguel Arcángel abesbatzak eta Garesko Emilio Arrieta abesbatzak. Talde hauekin Barañaingo Abesbatzak harreman handia izan du eta haien arteko lotura musikala oso estua izan da. Aukera hori baliatuta Barañaingo Abesbatzak eskerrak eman nahi dizkie guztiei haien adiskidetasunagatik.