El domingo 2 de abril, a las 19:00h, en la iglesia San Miguel de Orkoien (Navarra) In Tempore Abesbatza ofrecerá Mixturas 2023
Mixturas 2022 da In Tempore Abesbatza Coro & Ensemblek proposatzen duen kontzertuaren izena, hain zuzen ere, konpositore garaikide handien obren mugimenduen sorta bat biltzen duen programarako; abangoardiako musika, maila artistikoan nahiz kontzeptualean, tradizio klasikoa eta tonala, musika zinematografikoa eta nazioarteko folklorearen sonoritateak, harmoniak eta erritmoak nahasten dituena. Proposamen musikal hibrido honen testuekin bizitzeko, justiziarako, elkarrenganako errespeturako eta gizarte guztiz teknifikatu eta indibidualista bati eragiten dioten gaitz handietatik askatzeko grina bizian murgilduko gara.
In Tempore Abesbatzak eta emanaldi orotan laguntzen duen Ensembleak osatzen dute kontzertua, seikote instrumental formatuan.
Era berean, In Temporek ikus-entzunezko sorkuntzak ditu ezaugarri; izan ere, musika-proposamen orotan txertatzen ditu eta IkusArteko sortzaileek programa bakoitzerako berariaz diseinatzen dituzte. Argiztapenak eta video mapping-ak esperientzia artistikoa are aberatsagoa bilakatu eta ikuslea zentzumenentzako bidaia batean murgiltzen dute.